Ostiral honetan, uztailaren 3an, nazioarteko bi musika talde izango dira Zizurko Esparru gaztetxean.
Bata Guachupe talde txiletarra da, hilabete batez Euskal Herrian izango dena eta biratxo honen baitan, Esparrun bezala sanferminetan ere 3indarrok Gazte Peñaren egitarauaren baitan joko dute. Bere musika entzuteko eta deskargatzeko aukera esakintzen dute beraien webgunean.
Eta bestalde Tanghana´s Show talde galiziarra gurean izango da ere diska berria aurkezten. Ez da izango musika tald ehau Zizurren jotzen duen lehenengo aldia eta besteetan bezala giro paregabea ziurtatuta dgao. Hauen musika ere beraien myspace-an entzun daiteke.
Kontzertua beraz 19.00tatik aurrera izango da gaztetxeko plazan eta doan dohainik izango da. Gonbidatuta zaudete!
Autogestioa(z) bizi!
Etiquetas: esparru, gaztetxea, kontzertua, Zizur
2009/07/03 a las 22:38 |
Aguante Guachupe fuerza desde chile